bira
Suteak
Berria, , 20-01-2010Eskualde hauteskundeetako kanpaina odoltsua izanen dela nabari da. UMP eta Fronte Nazionala elkarrekin eskuz esku dabiltza, jendeetan dagoen arrazakeria usteltsuenaren urrinak bozka paperetan itsatsi beharrez. Iragan astean, bigarren katean, Besson eta Le Pen andere panpalina eztabaidan sartu ziren eta Peillon sozialista nahitara mahaira agertu ez zelakoan voyou gisa aurkeztu zuten, demokraziaren zaindariak direla uste duten prentsako aho-zabalek. Egiaz, debadioa xedera zizkolatsu bat zen.
Biharamunean kolegak ez zidan besterik aipatu. Kideari Desert hearts filma ikusi nuela erran nion eta jada ez nituela gorrotoa barreatzen zuten emankizunak patitzen. Gehitu nion: eskuinekoek sua pizten dute eta bazterrak erretzen dituelakoaz harritzen dira, beraiek ez dute alaina horren hiltzeko xederik, baina nahi dute ezkerrekoek lan zikina eraman dezaten. Begiak zulo begira geratu zitzaidan. Euskaldunok metaforaz hitz egiteko ohitura nazkagarria genuela erantsiz bere zereginetara itzuli zen.
Marseillako auzapezaren irudiz musulmanak oldean daude Frantzian eta Normandiako herriko etxe batean Petain marexalaren potreta zintzilikatu dute, Sarkozyrenaren aldamenean.
No coments.
(Puede haber caducado)