Sentsibilizazio emanaldia
Koloretan Bizi zinemaldiaren barruan, 'The Visitor' filma emango dute gaur Bilbon
Berria, , 24-12-2009Ane Olaizola.
Donostia
Urtero bezala, Bizkaiko SOS Arrazakeria taldeak Koloretan Bizi zinemaldia antolatu du aurten Gabonetarako. Berdintasun eta aniztasun eskubideen gainean sentsibilizatzeko, gai horiek jorratzen dituzten hainbat film emango dituzte Bilboko Bilbo Arten fundazioan. Zinemaldia atzo hasi zen, eta Clint Eastwoodek 2008. urtean zuzendu zuen Gran Torino filma eman zuten.
Gaur, berriz, 2008. urteko Tom McCarthy zuzendariaren The Visitor (Bisitaria) filma ikus daiteke 19:30ean.
Walter Vale irakasle bakartiak New Yorkera (AEB) bidaiatzen duenean, ohartzen da hiri horretan duen etxean etorkin batzuk bizi direla. Pixkanaka, horiekiko laguntasuna haziz joango da, eta etorkinen nahiz protagonistaren bizipenak kontatuko dira.
Filmak, oro har, kritika baikorrak jaso zituen, eta McCarthyk zuzendaririk onenaren Independent saria irabazi zuen, eta Richard Jenkins filmeko protagonista Oscar sarietara izendatu zuten.
Halaber, abenduaren 29an Richard Pearcek zuzendu zuen The Long Walk Home (Etxera ibilaldi luzea) filma ikusi ahalko da, eta hilaren 30ean, berriz, Ziald Doueiri zuzendariaren Lila dit Ça (Lilak dio) lana emango dute, biak ere 19:30ean.
‘THE VISITOR’ FILMA
Noiz. Gaur, 19:30ean.
Non. Bilboko Bilbo Arten fundazioan.
(Puede haber caducado)