Giza Eskubideen Egunean, bazterketa amaitzeko deia egin du NBEk
Ban Ki-moon idazkari nagusiak salatu du bazterketa mundu osoko talde ahulenek pairatzen dutela
Berria, , 11-12-2009Erredakzioa.
«Munduko ezein herrialde ez da bazterketatik salbu, leku guztietan ikusten dugu eta modu guztietan: bazterketa zaharra edo berria izan daiteke, ezkutukoa edo agerikoa, publikoa edo pribatua». Ban Ki-moonek Giza Eskubideen Egunaren harira egindako adierazpenak dira horiek. NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiaren ustez, mundu osoko talde ahulenek pairatzen dute bazterketa, eta hori behin betikoz amaitzea da orain estatuen erronka. Arrazan, sexuan, identitatean, itxuran edo estatusean oinarrituta egiten da norbanakoen kontrako bazterketa gaur egun; taldeen kontrakoa, berriz, arrazakeria instituzionalizatuz, gatazka etnikoak sustatuz, intolerantzia bermatuz edo besteen identitatea aintzat hartzen ez duten historiaren bertsioak babestuz gauzatzen da.
Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak sei urte bete ditu ituna onartu zutela 61. urteurrena bete zen atzo, eta Arraza, pobrezia eta boterea leloa aintzat hartuta hainbat ekitaldi egin zituzten New Yorken. Bazterketaren biktimak ez daudela bakarrik, gutxiengoak ez daudela bakarrik; mezu hori lau haizeetara zabaldu nahi izan du Ban Ki-moonek. Baztertzen dutenek beti ahulenak baliatzen dituztela ere salatu zuen.
(Puede haber caducado)