Ijitoen arteko ezkontzak ontzat jo ditu Estrasburgoko auzitegiak

Berria, , 09-12-2009

ESTRASBURGO. Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ijitoen arteko ezkontza errituak ontzat eman ditu, eta 1971n era horretan ezkondu zen emakume bati alargun pentsioa jasotzeko eskubidea onartu dio. Espainiako Gobernuak 75.412,56 euro eman beharko dizkio. Auzitegiaren ustez, ez da zentzuzkoa familia liburua izatea, eta Gizarte Segurantzan kotizatzea, eta gero alargun pentsiorik ez aitortzea.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)