Musika eta dantza kultur arteko festan

Donostia . Ekuadorko, Brasilgo, Boliviako eta Peruko elkarteek parte hartuko dute Altzan egingo den jaialdian

Berria, , 26-11-2009

Erredakzioa.
Donostia

Etorkinak auzoan integratzeko, duela 23 urte hasi zen lan egiten Altzako Berpiztu elkartea (Donostia), eta larunbaterako II. Kulturarteko jaialdia antolatu du. Arratsaldeko zazpietan hasiko da festa, eta musika emanaldiek eta dantzek osatuko dute saioa.

Brasilgo, Ekuadorko, Boliviako eta Peruko taldeek parte hartuko dute. Emanaldia eskainitakoan, talde bakoitzak bere dantzaren eta musikaren esanahia azalduko du. Gainera, jaialdian, Mauritaniako Walata elkartekoek Saharako tea emango diete hara biltzen direnei. Altza Herria Ikastetxeko ekitaldien aretoan izango dira musika eta dantza saio guztiak.

Emanaldi horien ondoren, afarirako ordua izango da. 21:00etan, Santa Barbarako Elkartasuna elkartean, Herrien II. Afaria egingo dute. Pakistango, Ekuatore Gineako eta Mauritaniako elikagai tradizionalak dastatu ahal izango dira. Herrialde horietako boluntarioek prestatuko dituzte. Afarirako tokia mugatua da, eta gaur da azken eguna izena emateko.

KULTURARTEKO FESTA

Zer. Musika eta dantzen emanaldiak, afaria…

Non. Altzan (Donostia).

Noiz. Larunbatean, 19:00etan hasita.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)