Irudia. Bilbo

SALTZAILE TXIKIEN ALDE, BAT EGINDA

Berria, , 25-11-2009

Etorkinen eskubideen aldeko Mbolo Moye Doole taldeko kideek deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo, Bilbon, legez kanpoko salmentan diharduten saltzaile txikiei zigorrik ez jartzeko eskatzeko. Motxilan CDak eramateagatik sei hilabeteko kartzela zigorra, 900 euroko isuna eta 680 euroko kalte-ordaina jaso duen Bilboko gaztearen egoera salatu zuten. Lan egiteko baimenik gabe etorkin askok benetan errealitate zaila dutela gogorarazi zuten.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)