Saharari buruzko filma proiektatuko dute Ibarran
Kultur Hamabostaldiaren baitan aste osoan zehar ekimenak izango dira
Diario de noticias de Gipuzkoa, 25-11-2009Ibarra. Kultur Hamabostaldiak aurrera darrai eta aste honetarako ere zenbait ekintza iragarri dituzte. Hala, gaur 19.15ean Sahararen inguruan jarduten duen María Miró zuzendariaren Los baúles del retorno filma proiektatuko dute.
Gainera, bihar Tolosaldea Sahararekin taldearen eskutik hennazko tatuaje, idazkera arabiar eta te dastaketa tailerra izango da 17.30etik aurrera kultur etxean. Ostiralean, aldiz, Galo Urbinak Paella con ají pelikula aurkeztuko dute, 19.00etan, toki berean. Urbinak Guamán izeneko emigrante ekuadortar baten istorioa planteatzen du. Kultura Hamabostaldia igandean amaituko da Sendi Ekintza guraso elkartean, 12.00etatik aurrera egingo den Ekuador eta Saharako elikagaien dastaketarekin.
(Puede haber caducado)