Irakurgaien txokoa KORORIK GABEKO PRINTZESA Izenburua: Printzesa begi-zulo. Egilea: Juan Kruz Igerabide. Ilustratzailea: Elena Odriozola. Generoa: ipuina. Argitaletxea: Elkar. Urtea: 2009.
Diario de Noticias, 20-11-2009Kororik gabeko printzesa honek, berarentzat ohikoa ez den moduan, bere lurra eta familia utzi egin behar du eta lurralde ezezagun berri batera patera batean joaten da. Ipuin honetan printzesa txiro bat agertzen da, begi – zuloekin; begi – zuloak egoera ekonomiko eta sozialaren ondorioak dira. Narratzailearen kontakizunean poema bitxi eta labur batzuk tartekatzen ditu Igerabidek. Azkenik, Elena Odriozolaren irudiekin irakurleok sentitu eta sufrituko ditugu protagonistaren zirrara eta pena. Ipuinak, bizitzak ematen dituen bat – bateko birak islatzen du, inmigrazioaren gaia eta klase sozioekonomiko ezberdinak aurkeztuz.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)