Etorkinentzako euskara ikastaroekin pozik da udala

Berria, , 03-11-2009

DONOSTIA. Donostiako Udalak etorkinek euskara ikasteko abian jarritako ikastaroan parte hartzen ari dira 44 etorkin. Euskara Patronatuko arduradun Ainhoa Beola «oso pozik» agertu da. Ikastaroak doan dira, eta Urrats euskaltegian ematen dira, igandetan. Oraingoz, Esperanza Latina Elkarteko kideak dira ikastaroetan parte hartzen dutenak, baina beste elkarte batzuetara zabaldu nahi dituzte.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)