Hendaian atxilotutako Kamerungo gazte baten egoeraz ohartarazi dute

Berria, , 30-10-2009

Gehituk eta LGP Miarritzek salatu dute Kamerungo gazte batek, 21 urtekoa, bizi duen egoera, izan ere, Hendaian (Lapurdi) atxilotu ostean jaioterrira bidali nahi dute, egoera irregularrean dagoelako. Homosexuala izateagatik Kamerungo Polizia jazarri egiten zitzaiola jakinarazi du gazteak, eta esan du hara itzuliz gero hori berriro gerta daitekeela. Hori jakinda, Gehituk eta LGP Miarritzek Kamerungo Estatu homofoboaren partaide ez izateko eskatu diote Frantziako Gobernuari. Bide batez, bi elkarteek gogorarazi dute Txinako gizon bat ere egoera bertsuan dagoela, Frantziako Gobernuak bota dezakeelako Frantzian hamar urtez bizi ondoren. Orain atxilotuta dago.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)