Adin txikiko etorkinei laguntzeko proiektua aurkeztu dute, Izeba

Berria, , 17-10-2009

Erredakzioa.
Donostia

Gipuzkoako Foru Aldundiak, gertuko familiarik gabe bizi diren adin txikiko etorkinei laguntzeko, Izeba egitasmoa aurkeztu du. Ekimen horren bidez, hala gura duten familiek, etorkin adingabekoen «izeba-osaba» izateko aukera izango dute. Egitasmoan murgiltzen diren familia edo banakoek, astean behin-edo, etxera gonbidatuko dituzte gaztetxoak, eta harreman jarraitua izango dute haiekin: arazoak konpontzen lagunduko diete, hemengo hizkuntzak ikasteko orduan eremu berri bat irekiko diete, eta bertako kultur eta aisialdi jardueretan murgiltzeko ateak zabalduko dizkiete. Diputazioak, datozen asteetan, kanpaina bat abiatuko du egitasmoari buruzko azalpenak eskaini, eta familiei bertan parte hartzeko zer egin behar duten azaltzeko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)