2009-10-09 Hizpideak

Atzera atzera

Berria, Koldo Aldabe , 09-10-2009

Ez gara harrituko honezkero, haserretzeko motibo ugari egon arren.

Krisia aitzakia, ikusi da baita diskurtso aldaketa ere. Etorkinen kasuan, esaterako. «Aberastasun sortzaile» izan ondoren, eta asko kostatako definizioa izan zen diskurtso publikoan, berehala bihurtu dira atzera traba. Orain egotzi borondatezko itzulera deitzen diote egin behar dira, edo zentro itxiak eraiki. Eta ikusi dugu legez kanpokoekin Frantzian nola jokatzen duten.

Berdintasun diskurtsoak ere antzera egin du atzera, adierazpenetan ez bada ere, egintzetan ikusi denez. Agerian geratu da berdintasun mezu faltsua zela, immigrazioaren kasuan bezalaxe. Emakumeen lan arloko diskriminazioa areagotzen ari da; lanetik etxera egotzi dituzte emakumeak, borondatezko itzulerarik gabe, eta haientzat ezin zentro itxiak eraiki, ezta legez kanpoko izendatu ere.

Gazteei buruz halatsu. Eta gero…

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)