Bira
'Jungle'
Berria, , 22-09-2009Uda partean aditua nuen berria. Baina baiezpenik ez nion nehon aurkitu. Hara berriz aipatzen dela: Besson, immigrazioaren ministroak hala izendatzea ere… Calaisko jungle delakoaren herstea iragarri du aste buru honetarako. Portu gunean alabaina hiru ehun bat paper gabe juntatzen dira, Afganistan eta Iraketik klandestinoki etorriak, Ingalaterra amets.
2002an Barne ministro zen Sarkozyk Gurutze Gorriaren Sangatteko zentroa zerratu zuen, ustez eta horrela eginez, migrazioak geldiaraziko zituela. Jungle hori Sangatte inguruan garatzen da, hango herritar zenbaitek gerlek edo gero hobeagoaren menturak akuilatu ibiltariak laguntzen dituztela. Kontzientzia oneko gehiengoak aspaldian antzeko neurria eskatzen du ordea, bertan delinkuentzia gora doala eta giza-trafikoz aberasten diren sareak berrosatu direlako aitzakiaz.
Sostengu-elkarteak jabaltzeko, migrante bakoitzari borondatez etxera itzultzeko ahalaren, asilo eskaeraren edo kanporaketa hutsaren aukerak emango omen zaizkio. Hobe liteke agian Ariane Mnouchkinek kudeatu Theatre du Soleil erraldoiak filmatu Le dernier caravansérail obra ukigarria eskoletan eta immigrazioak nazkatzen dituen guztiei erakustea.
It’s jungle outside. Clash.
(Puede haber caducado)