Legezkoa ez ezik zuzena denaren aurka

Gara, 22-09-2009

Giza eskubideez arduratzen den erakundeak Frontex – ek, Europar Batasunaren kanpoko mugak kontrolatzen dituen agentziak, emigranteak ilegalki kanporatzeko operazio hauetan parte hartu duela salatu du. Nazioarteko legediaren bortxaketa honen atzean interes ekonomikoak eta politikoak egon daitezkeela aipatzen du txostenak. Beste alde batetik, Berlusconiren Gobernuak giza eskubideen ikuspuntutik alor honetan egin dituen atzerapausoak ezagunak dira. Okerrena zera da, emigranteekin duen jokabidea babestuz EBk Berlusconiren politika zilegitzen duela.

Tamalez, agintariak zer den legala eta zer den zuzena nahastera jokatzen duten garaiotan, beraiek dira legea hausten lehenak. Eta agintean dagoenak egindako lege haustea beste edozein bortxaketa baino larriagoa da. Azken batean, agintean dagoenak ezartzen baitu zer den eta zer ez den legezko. Honek gizalegezkoa denarekin zerikusirik ez badu ere. Gainera, auzi honetan nazioarteko legediari ez ezik, oinarrizko gizatasunari egin behar zaio erreferentzia. Europar herritarrek ozen esan behar dute, alor honetan ere, estatuek ez dituztela ordezkatzen.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)