Asilo eske dozenaka lagun iritsi dira Australiara

Berria, , 17-09-2009

CANBERRA. Bi astean laugarren aldia da halakoa gertatzen dela: kostazainek 60 etorkin zeramatzan ontzi bat atzeman dute Australiako itsasoan. Guztiak asilo eske iritsi dira herrialdera; alabaina, Gobernuak uharte batean halakoentzat eraikitako atxilo zentro batera eramango ditu; azken egunetan Australiara asilo eske iritsitako etorkinekin hala egin baitu.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)