Gaur da Getariako Kultur Aniztasunaren bazkarirako txartelak erosteko azken eguna
Diario de noticias de Gipuzkoa, 16-09-2009getaria. Getariako Udalak eta Elan – Euskadi Gobernuz Kanpoko Erakundeak, herriko tabernen eta etorkinen laguntzarekin antolatutako Kultur Aniztasunaren jaia ospatuko dute festa giroan larunbat honetan, bizilagun eta bisitariek.
Udaletxetik jakinarazi dutenez, egitarau osoa zehaztu ez badute ere, urtero legez, herri bazkaria izango da larunbatean. Senegaleko janaria dastatzeko aukera izango dute 14.30ean, Berdura plazara bertaratzen direnek. Menua ere azaldu dute eta ondokoa izango da: cébu jén (arroza barazkiekin); yassa (arroza oilasko saltsarekin); buy (Baobabeko frutaren zumoa) eta ginger (bisaben zumoa). Txartelak Getariako udaletxeko bulegoetan edo Itxaspe tabernan jarri dituzte salgai eta gaur izango da erosteko azken eguna.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)