Donibane Lohizuneko Udalak eskatu du nomadak botatzeko
Igandean iritsi ziren 120 karabana Xantakora, eta Herriko Etxea zain da prefetak handik bidaltzeko
Berria, , 01-09-2009Erredakzioa.
Bilbo
Joan den igandean Donibane-Lohizuneko (Lapurdi) Xantakoko kirolgunera heldu ziren nomaden 120 karabana handik botatzeko eskatu dio Peyuco Duhart auzapezak Pirinio Atlantikoetako Prefeturari. Izan ere, Xantako eskoletako haurrek erabiltzen dutela, eta bertan ezin dutela egon azaldu du auzapezak.
Bizitza eta argiak talde erlijioso ebanjelistako kideak dira nomadak, eta joan den astean Lehuntzen kokatu ziren. Jakinarazi dutenez, hemendik egun batzuetara Bordelen (Frantzia) duten topaketa batera joan arte Donibane Lohitzunen geratu nahi dute.
Duhart auzapezak adierazi du nomadei harrera egiteko herriko eremua libre dagoela, eta ez dute arrazoirik han ez geratzeko.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)