Italiara eta Maltara 134 etorkin iritsi dira

Berria, , 28-08-2009

ERROMA. Etorkinak garraiatzen zituzten hiru ontzi iritsi dira Siziliara eta Maltako irletako kostara. Lehen bi ontziak Maltako Marxaslokk uhartera heldu ziren atzo; guztira 79 lagun zihoazen, horien artean, hamalau emakume eta zazpi haur. Bigarren ontzia, 55 etorkinekin, Siziliako kostaldean atzeman dute. Gehienak kurduak, irakiarrak eta turkiarrak dira.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)