Paperik gabeko 57 etorkin iritsi dira Italiara

Berria, , 26-08-2009

ERROMA. Italiako kostazainek paperik gabeko 57 etorkin zeramatzan ontzi bat atzeman zuten atzo Lampedusako kostaldetik hamar bat miliatara. Maltako kostazainek ikusi zuten lehenengo ontzia, baina, haien bila joan beharrean, Italiakoei eman zieten abisua. Bat ez beste guztiak Siziliako Porto Empedoclera eraman zituzten. Bestea erietxera eraman zuten, osasun arazoak zituela eta.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)