Sordek uste du jadanik «beldurra» galdu zaiola ikastetxeetan beloari

Berria, , 26-08-2009

Ikasle musulmanek beloa erabiltzeari «beldurra» galdu zaiola adierazi zuen Udako Ikastaroetan Teresa Sorde soziologoak. Gaur egun, Europako Batasunak sustatutako proiektu batean dihardu lanean Sordek, eskola barneratzailea aztertzen. Aurrerapausoak nabaritu arren, uste du oraindik ere «bide luzea» dagoela egiteko. Nolanahi ere, goraipatu du dagoeneko andre musulmanek ez diotela zertan uko egin beloa erabiltzeari. Eskoletan kultur aniztasuna sustatu beharra nabarmendu du Sordek, bestela eskola porrota nagusitzen delakoan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)