Milaka somaliar Yemenenera ari dira ihes egiten babesleku bila, gerra dela eta

Berria, , 29-07-2009

Erredakzioa.

Milaka somaliarrek Adengo Golkoa gurutzatu beharko dute Yemenen babeslekua bilatzeko asmoz, beren herrialdean dagoen gerra dela eta. Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren (UNHCR) arabera, aurten jada 300 pertsona hil dira aipaturiko zeharkaldian.

AEB Ameriketako Estatu Batuen arabera, 12.000 bat somaliarrek herrialdearen ipar-ekialdean dagoen Bossaso herrira (Yemen) ihes egin behar izan zuten, iragan maiatzaren 8an. Al Kaedari loturiko Al Sabad talde armatuak eta Sheyk Hassan Aueys ekintzaile islamiarrak zuzentzen duen Hisbul Islam talde aliatuak Sharif Sheik Ahmed Somaliako Gobernu Federaleko presidentearen armadaren aurka eraso egin zuten orduan.

UNHCRrek ohartarazi du zeharkaldi arriskutsua dela. Izan ere, Yemenera iristeko asmoz ehunka lagun hil dira.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)