Debako adingabekoen zentroan sutea izan da, eta zaindari bat ospitaleratu dute

Berria, , 07-07-2009

Erredakzioa.
Donostia

Sutea izan zen atzo eguerdian Debako (Gipuzkoa) adingabeen zentroan, eta arnastutako kearen ondorioz zentroko zaindarietako bat erietxera eraman behar izan zuten anbulantzian. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, 12:50 aldera piztu zen sua zentroko logeletako batean. Ertzaintzaren arabera, koltxoi batek hartu zuen su. Une horretan zentroan zeuden adingabeak nahiz langileak arazorik gabe atera ahal izan ziren eraikinetik, baina zaindarietako batek ke asko arnastu zuen. Logelan kalteak handiak izan ziren, eta sua itzali ostean suhiltzaileek eraikinaren egoera aztertu behar izan zuten. Herrizaingo Sailak ez du baztertzen sutea nahita eragindakoa izatea, baina oraindik ikerketa lanekin jarraitzen dute.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)