Larrepetit
'Meet Mrs. Racism'
Berria, , 25-06-2009Eta jarraian, Aberasturin entzuten ditudan benetako elkarrizketen beste kronika bat:
-Badakizu zenbat abantaila dituzten txinatarrek…
-Txinatarrek?
-Bai, ba. Dendak zabaltzeko dirua ematen die.
-Nork baina? Administrazioak? Txinatarrei?
-Dirua ematen diete, eta gero, beraiek zer? Narkotrafikoa-edo egiteko erabiltzen dituzte lokalak. Mafia eta halako zikinkeriak. Hortik ateratzen dute dirua, zer uste duzu.
-Administraziotik ateratzen zutela uste nuen.
-Mafia kontuetan ibiltzen dira. Dirua zuritzen.
-Diru laguntza eta krimena, orduan. Hara.
-Sudamerikanoak ere antzera.
-Hegoamerikarrak, alegia.
-Horixe. Bat ezagutzen dut nik, etxe batean edo bitan dabil lanean, eta, hortaz aparte, gizarte laguntza kobratzen du.
-Seinale etxe horretan ez diotela gizarte segurantza ordaintzen. Bestela ezingo luke bestea kobratu.
-Bi edo hiru soldata irabazten! Bertokoak ezin duena!
-Egin, nahi baduzu. Bi lan, bat goizean, bestea arratsaldean…
-Badut nik lan sobera! Etxea gora eta behera, umeak… etxean daukadan neskatoak ere, molda gutxi.
-Txinatarra edo hegoamerikarra?
-Filipinetakoa-edo. Nik dakit ba. Horiek badakizu zertarako etortzen diren…
Irakurri duzuena benetako gertakizunetan oinarrituta dago. Ezingo nuke halakorik asmatu.
(Puede haber caducado)