Irain arrazistak egitea egotzi diete bost laguni Irunen

Berria, , 19-06-2009

IRUN. Denda batean lanean ari ziren bi emakume etorkini mehatxu eta irain arrazistak egitea egotzi diete bost laguni Irunen (Gipuzkoa). Ekainaren 6an izan zen gertaera, Real Union-Sabadell partidaren ondoren. Sabadellen elastikoa zeramaten bost lagun dendan sartu, eta bi emakumeak iraintzen eta mehatxatzen hasi ziren. Udaltzainek atxilotu, eta orain mehatxu eta irain faltak egotzi dizkiete.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)