Dena prest dago Bergaran biharko Euskal Eskola Publikoaren Festarako
Deia, 06-06-2009bilbo. Guztia prest dute dagoeneko. Ordu batzuk besterik ez dira falta biharko egun handirako. Izan ere, Euskal Eskola Publikoaren 18. Festa bihar goizeko 11:00etan abiatuko da, ume, gazte eta helduen – tzako hainbat ekitaldi eta denbora pasa eskainiz.
Aurten Bergaran izango da jaia eta, horretarako, gune batzuk prestatu dituzte antolatzaileek. San Martin ikastolan eta Ipintzan sei urtetik beherako umeentzako jolas eta tailerrak prestatu dituzte. Santa Marina elizaren inguruan, berriz, sei eta hamabi urte bitarteko gaztetxoentzako jarduerak izango dira.
Kontzertuak, berriz, San Martinen izango dira eta, azkenik, Bideberri eta herriko frontoian aniztasunaren inguruko ekimenak egongo dira.
Izan ere, aurtengo festak aniztasun kultural hori aldarrikatu nahi du eta jendarteratu, bere baitan hezten dituen ume etorkinek eskaintzeko dutena kaleratu eta aberastasun kultural hori agertuz. Izan ere, eskola publikoa dela etorkin gehien hartzen dituena nabarmendu dute egun hauetan gurasoek eta biharko festak horren isla izan nahi du.
garraio publikoa Bestalde, eskola publikoak umeak euskaldun – tzeko egiten duen lana ere azpimarratu dute Ehige Euskal Herriko guraso elkarteko kideek.
Horregatik guztiagatik bihar Bergarara gerturatzeko deia egiten dute, Obatu Euskal Eskola Publikoari lemapean. Eta hala egiteko asmoa dutenei, berriz ere autoa etxean utzi eta ahal bada garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute. >a.z.
acceso a bergara
· Amillaga. Será el aparcamiento principal. Los automovilistas serán dirigidos a la rotonda de Ondartza que funcionará como acceso al citado estacionamiento.
· Empresa Soraluce y Eroski. El aparcamiento de la empresa Soraluce – zona de la ITV – se reserva para minusválidos, mientras que el del supermercado Eroski hará lo propio con los autobuses.
· Transporte público comarcal. Mantendrá sus horarios habituales y parará en la marquesina central ubicada en la entrada principal al municipio (Ertzaintza).
· Accesos. El acceso al centro de la villa se restringirá – los vecinostendrán permitido el paso – en la rotonda de la Palmera (Ibargarai)
(Puede haber caducado)