Kultur aniztasuna izango du ardatz Bergaran eskola publikoaren festak
Diario de noticias de Gipuzkoa, 03-06-2009Donostia. Kultur aniztasuna izango da igandean Bergaran izango den Euskal Eskola Publikoaren 18. Jaiaren ardatza. Gune zehatz bat izateaz gain, jai gune guztietan banatuko baitira mota honetako jarduerak gastronomia, erakusketa, tailer, kontzertu eta kale animazioaren bidez.
Hala, Paraguai, Maroko, Errusia eta Bulgariako jaki tipikoak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, beste batzuen artean, etorkinen elkarteei esker. Hauen argitalpenak ezagutzeko aukera ere izango dute, batez ere hezkuntza alorrekoak.
Guztia Obatu Euskal Eskola Publikoari lemapean antolatu duten festan, eskola publikoa bera kultur aniztasun horren isla den neurrian. Eta gero eta etorkin gehiago hezitzen dituen arren, egun eskola publikoa dela “gehien euskalduntzen duena” nabarmendu zuen Ehige koordinatzaile Ana Izagirrek.
(Puede haber caducado)