Etorkinen kontrako politika salatu du Europe Ecologie zerrendak
Berria, , 27-05-2009E. Bidegain.
Baiona
Sorterrira itzultzeko arauaren kontrako protesta egin zuten atzo goizean Europe Ecologie (AB, EA, Berdeak, altermundialistak…) zerrendako kideek. Baionako suprefeturaren aitzinean elkartu ziren, eskuorriak banatzeko. Gisa horretan, Europaren immigrazio politika salatu zuten. Europak etorkinei ezartzen dizkien arauak kritikatu zituzten. Halaber, Hendaiako atxikitze zentroko egoera ere salatu zuten, ekintza horren bidez. Han izan ziren Catherine Greze zerrendako bigarren eta Berdeetako kidea eta Menane Oxandabaratz zerrendako zortzigarren eta ABko ordezkaria.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)