Etorkinentzako bagoi bereziak Milango metroan
Berria, , 15-05-2009Oraindik proposamena besterik ez da, baina aurrera egiteko aukera handiak ditu. Italiako koalizio gobernuko kideak, Lega Nord alderdiak, egin du proposamena: Milango metroan bagoi batzuk soilik etorkinentzat uztea, eta beste batzuk soilik emakumeentzat. «Hamar urteko epean, Milango herritarrentzat eta jende zintzoarentzat gordetako eserlekuak egongo dira, garai batean gerra beteranoentzat gordetzen ziren gisan», argudiatu du Matteo Salvini Lega Nordeko idazkariordeak.
Oposizioan dagoen Alderdi Demokratako kide Pierfrancesco Majorinok «Ku Klux Klanaren neurriko proposamena» dela salatu du, eta bazterketa bultzatzea egotzi dio Salviniri.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)