Etorkinen inguruko kezkak Agenda 21 programaren baitan atzo Zizurkilen
Diario Vasco, , 13-05-2009
DV. Pedro Mari Otaño, San Millan eta Jesusen Bihotzeko ikastolako umeek atzo Zizurkilgo udaletxera hurbildu ziren. Ikasturtean zehar, Agenda 21 programan ‘Ekitate gabezia’ gaia landu eta gero, ateratako ondorioak, proposamenak eta konpromisoen berri eman zieten Zizurkilgo udal ordezkariei.
Ondorioen artean aipagarria da, «jolastu daiteke dirua gastatu gabe eta beste haurrek jolasteko aukera gutxiago dituzte». Gainera, ikasleen esanetan «gizonak errazago du migrazioa emakumeak baino. Lan bila joaten dira kanpora. Etorkin gehienak triste etortzen dira bere familia bere herrian uzten dutelako. Kezkatuak egoten dira eta horregatik beldurra dute». Zizurkilari begira berriz, «etxerik ez duen jendea badago herrian, eskaleak ere badaude eta bakarrik bizi diren jubilatu asko dago, lanik ez duten familiak ere bai». Horregatik Maria Angeles Lazkano, Zizurkilgo alkaterari eskatu zioten «herriko txiroei laguntzeko lan txikiak ematea. Etxebizitza eta lana aurkitzen lagun – tzea. GKE, Cáritas, Emaus bezalako elkarteei diru laguntzak ematea». Eskatu zioten «Arropa edukiontziak Zizurkilgoran jar – tzea eta baita ere, patinetan ibiltzeko ‘U’ bat jarri».
Konpromisoak
Bestalde, Zizurkilgo eskola et aikastolako umeek euren konpromisoak ere aurkeztu zituzte udaltxeko bisitan. besteak beste, «Segundo montes komunitateari laguntzen jarraitu, Emaus erakundeari altzari zahar erabilgarriak zein arropa ematea, haiek gerora prezio merkeetan diru arazoak dituztenei saltzeko. Arropa edukiontzietara bota edo elkarteei eman. Janaria eta arropa bildu gero, behartsuei emateko»
Alkateak entzun zituen eskarak eta ahal zuten neurrian egingo zituztela esan zuen.
(Puede haber caducado)