editorial
Emakume guztiak jomugan
Gara, , 11-05-2009Izan ere, erasoak jasotzen dituztenak euskaldun zein immigrante, gazte zein zahar, askotariko langile edo langabeak dira. Horien tipologia emakume izateak baino ez du definitzen. Erasotzaileena, berriz, gizon eta balio horien jabe izateak. Ez baita belaunaldi zaharrenetako gizonen pentsamoldeari lotutako fenomenoa, erasotzaileek adin guztietakoak dira – eta, gazteek ere balio horiek jasotzen segitzen duten seinale. Arazoaren larriak, beraz, eraldaketa sakonak eskatzen ditu, baita arazoari aurre egitea jendarte osoaren zeregina den kontzientzia hartzea, instituzioetatik hasita. Ez da nahikoa zenbait lege aurrera atera – betetzen ez direnak – eta bertan goxo egotea. Ez da onartzeko modukoa arlo guztietan, etxetik lantokiraino, emakumeen bazterkeria normaltzat jotzea eta zenbait kasutan administrazioaren baitan ere gertatzea.
Emakumeen aurkako indarkeriaren kausak ez dira ezezagunak, eta arazoak instituzioen lehentasuna izan beharko luke. Plan eta neurri eraginkorrak behar dira, horietan hezkuntzak tarte garrantzitsua duela. Jakina, horretarako bitartekoak behar dira, eta ez dago aitzakiarik beharrezko laguntzak ukatzeko, are gutxiago azkenaldian botere harremanen logika bera darabilen sistema ekonomikoa salbatzeko dirutza ikaragarriak ematen ari direnean. Emakumeen aurkako indarkeriaren arazoak ez du konponbide errazik; hala ere, batez ere, konponbideari ekiteko borondatea behar da.
(Puede haber caducado)