Anbulantzi bat erosteko erronka, ekitatea lortzeko ahalegin handian
Eskolako Agenda 21 programaren baitan, San Andres eskolako ikasle eta irakasleek ikasturte honetan lanean aritu dira Josu Iztuetaren proeiktuan
Diario Vasco,
,
08-05-2009
DV. Tolosaldeko Eskolako Agenda 21aren baiten, Berrobiko San Andres eskolako ikasle eta irakasleek burubelarri lanean aritu dira ikasturte honetan ‘Ekitate gabezia’ gaiaren inguruan. Atzo, udaletxera hurbildu ziren ateratako ondorioak azaltzea eta han, Mariaje Iturriza eta Pili Martija zinegotziak, Ana Larrarte idazkaria eta Idoia Zeberioa, Zuloaga Txiki ingurugiro eskolako teknikaria zain zituzten.
San Andres eskolako kasuan, komunitate osoak hartu du parte Agenda 21 programa lantzen. Eskolako kudeaketaren hobekuntza, kurrikulumaren azterketa eta komunitatearen partaidetza landu dute hain zuzen ere. Udaletxean egindako agerraldiana zalduz utenez «guk prestatutako Lurbiran proiektua landu dugu eskola osoak, bi urtetik hasita Lehen Hezkuntzako 6. maila bitarteko 50 ikaslek. Lurbiran izan da hiruhileko osoan hizkuntzetan eta ingurunean ere egin dugun lana», bide horretan esan zutenez «jende asko eta oso interesgarria ezagutzeko aukera izan dugu».
Ateratako ondorioen inguruan berriz, esan zuten «denok berdinak gara, nahiz eta kolore desberdinak izan edo diru asko ala gutxi izan. Gu, oso ondo bizi gara baina 1.000.000.000 pertsona gosez daude. Etorkinak errespetatu behar ditugu gu bezalakoak direlako». Gainera, berobitarrek azpimarratu zuten «ez da aberatsena gehiena daukana, baizik eta, daukanarekin konformatzen dena».
Anbulantzia Senegalera
Gainera, San Andres eskolakoek proiektu interesgarri batean murgilduta daude, Josu Iztuetarekin batera. Ikasturte osoan Senegaleko eskualde bati laguntzeko anbulantzi bat bidaltzeko dirua biltzen aritu dira Berrobiko eskolakoek. Dagoeneko esan zutenez 1.000 euro lortu dituzte hainbat ekintza burutu eta gero, baina, oraindik gehiago behar dute euren erronka gauzatzeko. Horregatik, udaletxeko ordezkariei Udalak garapenerakodirua kontuan hartzen al duen galdetzeaz gain, eskatu zieten «laguntza, Senegalen behar duten anbulantzia erosteko eta mantentzeko». Udal ordezkariek esanz uten kontuan izango zutela euren eskaera.
(Puede haber caducado)