Arabako Immigrazio Plana onartu du Foru Aldundiak integrazioa lortzeko xedez

Berria, , 06-05-2009

Erredakzioa.
Gasteiz

Arabako Foru Aldundiko diputatuen kontseiluak Immigrazio Plana bozkatu eta onartu zuen atzo. Atzerritarrak Arabako gizartean eta kulturan integratzea du helburu planak, eta, horretarako, ehun ekintza zehaztu ditu. Berrogeita hamar bat talde eta gizarte eragileren babesa jaso du dokumentuak. Besteak beste, Immigraziorako Foru Kontseilua sortzea onartu dute diputatuek, eta emakume atzerritarren egoera bereziki kontuan hartzeko eskatu dute. Horrez gain, planak arreta eman dio ostatu emate zerbitzuari, sasoiko langileak jatorriko herrialdeetan kontratatzeari eta euskara eta gaztelaniaren ezagutza zabaltzeari. Immigraziorako Foru Kontseiluaren barruan seniderik gabeko adingabe atzerritarren egoera aztertzeko lan taldea sortzea ere jaso dute planean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)