Trapagarango Udalak herrian erroldatu du Zugastietako ijito familia
Arazorik ezean, familia babes ofizialeko etxebizitzan sartzeko prest dagoela jakinarazi du Ijito Elkarteak
Berria, , 05-05-2009Erredakzioa.
Bilbo
Trapagarango Udalak (Bizkaia) herrian erroldatu du Zugastieta auzoko babes ofizialeko etxebizitza batean biziko den ijito familia. Hala jakinarazi du Barakaldoko Ijito Elkarteko bozeramaile Eduardo Motosek. Arazorik ezean, familia etxebizitzan sartzeko prest dagoela aurreratu du Motosek. Izan ere, gurasoak eta haien bost seme-alabak Sestaoko ostatu batean bizi dira: «Ez dute beste lekurik, eta Trapagarango Udalak egoera txarrean dagoen beste etxebizitza bat baino ez die eman aukeran».
Motosek arrazakeria kontutzat jo ditu Zugastietako hainbat bizilagunek aurrera eramandako protestak. Hala, familiak egokitu zaion etxebizitzan «baldintza duinetan» bizi ahal izateko duen eskubidea gogorarazi du elkarteko buruak.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)