Erreklamazioa jarri du andre etorkin batek, ez ziotelako utzi senarrarenera Bilbora etortzen

Berria, , 05-05-2009

Erredakzioa.
Bilbo

Emakume marokoar batek erreklamazioa aurkeztu du Espainiako Atzerri Ministerioan, Bilbon bizi zen senarrak berriro elkartzeko eskatu eta behar baino urtebete beranduago emateagatik baimena. Javier Galparsoro abokatuak darama kasua. Haren arabera, gizonak berriro elkartzeko eskatu eta Bizkaiko Gobernu Ordezkaritzak onartu ondoren, gehienez 45 egunera eman behar zioten etortzeko baimena emakumeari. 15 hilabete igaro ziren baiezkoa jaso zuenerako. Espainiak Nadorren (Maroko) duen kontsulatuak ez zion baimenik eman nahi izan emakumeari. Madrilgo Arartekoarengana jo zuen emakumeak, eta haren esku hartzearen ondoren eman zioten baimena. Emakumeak orain salatu du «kalteak» eragin dizkiotela bikoteari, kontsulatuaren «aitzakia luzagarriengatik».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)