Zugaztietako familia beste etxe batera mugitzeko prest dago

Jaurlaritzak eskainitako etxearen gisakoa eskatu du horretarako, baina Trapagarango Udala ez dago emateko prest

Berria, , 30-04-2009

Erredakzioa.
Bilbo

Trapagarango (Bizkaia) Zugaztieta auzoko herritarrek hartu nahi ez duten ijito familia, handik mugitzeko aukerari uko egiteko prest dago. Horretarako, Jaurlaritzak alokairuan utzitako etxearen antzeko baldintzak betetzen dituen etxebizitza bat uztea eskatzen dio Trapagarango Udalari.

Trapagarango Udalak bereari eusten dio, eta, orain arte bezala, Las Delicias auzoan dagoen etxe bat eskaintzen dio familiari. Udalak aitortu du etxe hori ez dagoela «baldintza onenetan»,eta berritu egin beharko dela. Familiaren jarrera ezagututa, Zugaztietako auzotarrek iritzi diote Udalaren esku dagoela orain «arazoa» konpontzea.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)