Bira

Eve RIP

Berria, Itxaro Borda, 23-04-2009

Irak edo Senegaleko gay jendeak pairatu indarkeria eta bidegabeko kartzelaldien berriak irakurtzean apirilaren 13an, 58 urteko Eve Kosofsky Sedgwick-ek azken hatsa eman zuela ikasten genuen. Queer teorien abiapuntu gisa kontsideratzen den 1990ko Armairuaren epistemologia liburuaren idazlea zen. Coming out baten premia aldarrikatzen zuen lodientzat eta erientzat ere, bularreko minbizia zeukan neurriz kanpoko pisukoa zelarik.

Isiltasuna eta ezjakintza, jakitatea bezain eragingarriak zirela zehazten zigun Eve Kosofskyk behialako obraren sarrera monumentalean. Homofobiak, arrazakeriak, sexismoak eta elitearen klasakeriak bestearen diskurtsoaren ezabaketa ondorioztatzen du. Suntsiketatik ernatzen da queer elea, hetero-eredu nagusiaren azpitik, noiztenka gordean, garatzen diren mugimendu garrantzitsu zeharkari horien guztien errateko. Michel Foucault-en testuak zituen oinarri, Butler eta ipar amerikar ikerle askoren antzera.

Eve Kosofskyk Oscar Wilde, Herman Melville eta Marcel Prousten nobelak nehork ez bezala aztertu zituen, sexualitateen bihotzean dauden ezberdintasun anitzak ukatuz nola homosexualaren irudi bizihaztuak ateratzen ziren iradokitzeko.

Good As You.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)