ELKARTASUNA DELITU BILAKATURIK
Irudia. Baiona
Berria, , 09-04-2009Hirurogei pertsona bildu ziren atzo Baionako auzitegiaren aitzinean, beren burua errunduntzat jotzeko. Legez kanpo dauden etorkinei laguntza ematen dieten pertsonei espetxe zigorra eta isunak ezartzen dizkie Frantziako lege batek. Hori salatzeko, etorkinei laguntza ematen dieten hainbat elkartetako kideak elkarretaratu ziren. Frantzian ere gisa horretako 90 elkarretaratze egin zituzten. Elkartasuna adieraztea delitu bada zigorra ezar diezaietela eskatu zuten.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)