Parlamentuak ez du onartu paperik gabekoen atxiloaldia luzatzea Italian

Diputatuek hainbat aldaketarekin onartu dute Gobernuak proposatutako segurtasunerako lege dekretua

Berria, , 09-04-2009

2009-04-09

Parlamentuak ez du onartu paperik gabekoen atxiloaldia luzatzea Italian

Diputatuek hainbat aldaketarekin onartu dute Gobernuak proposatutako segurtasunerako lege dekretua

Erredakzioa.

Segurtasunerako lege dekretua onartu zuen atzo Italiako Legebiltzarrak. Hala ere, diputatuek bozkatutakoa ez da Silvio Berlusconiren gobernuak egindako proposamen bera izan. Hainbat aldaketa egin dizkiote aurretik. Hala, paperik gabeko etorkinen atxiloaldia luzatzearen aurka agertu dira legebiltzarkideak. Segurtasuna bermatzeko herritarren errondak sortzeko proposamenari ere uko egin behar izan dio Gobernuak, oposizioarekin bat egin eta lege dekretuak aurrera egin dezan. Arau hori indarrean jarri aurretik, hala ere, Senatuan onartu beharko dute.

Oposizioak aurkeztutako zuzenketaren alde egin dute PDL Askatasunaren Alderdiko hainbat kidek Berlusconi buru duen alderdia da, eta horrek, Roberto Maroni Italiako Barne ministroa sutu du: «Paperik gabekoak barkatu dituzte: 2006an italiarrak barkatu zituzten, gaur gauza bera gertatu da Alderdi Demokratikoaren eta Zentroko Demokristauen Batasunaren botoekin, baita PDLko hainbat frankotiratzailerengatik ere».

Gobernuaren lege dekretuaren arabera, paperik gabekoen atxiloaldia gehienez 60 egunetakoa izan liteke gaur egun. Maronik epe hori 180 egunetara luzatu nahi zuen. Segurtasuna bermatzeko aitzakiarekin, gainera, herritarrei errondak egiteko baimena ematearen aldekoa da. Berlusconiren gobernuak, baina, atzera egin du azken momentuan. Eta horrek ere haserretu egin du Maroni. «Bihar, goizean goiz, legez kanpoko immigrazioaren aurkako politika gehiengo batena edo soilik batzuena den galdetuko diot Berlusconi presidenteari», jakinarazi zuen, atzo, Barne ministroak. Konpromiso pertsonala ere eskatuko dio gaurko bileran.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)