Aukera bat
Berria, , 14-04-2009Krisia aukera bat da», azkenaldian maiz irakurri, entzun… dudan esaldia da. Haserretu egiten naiz entzuten dudanean, iruditzen zaidalako langabeziak adibidez benetan jo ez duenak baizik ezin duela horrelakorik esan. Baina neure buruari kontra egitea erabaki dut.
Frantzian, janzki berriz, ehun garaikideagoz atonduriko ezkerra indartzen ari omen da nabarmen. Ez da krisiaren meritua bakarrik Besancenot eta konpainiak hasi duten bidea, baina izan dezake eraginik hainbeste jarraitzaile izan dezaten.
Espainian ere bada gaitzetik jaio den itxaropenik. Paperik gabeko etorkinak antolatzen ari dira, eta Atzerritarren Legearen aldaketaren zain dira biltzen direnetan atxilotu ez ditzaten; esklaboek ez dute gehiago izan nahi. Hori ere ez da kapitalismoaren larritasunak bakarrik sortua, baina har daiteke ukabilak ateratzeko beharrezko amorruari bultzada ona eman dion azken masailekotzat. Ez dizkigute gehiago gure limosnengatik eskerrak emango.
Baliteke ataka honetatik tresna berriren batekin ateratzea. Iraultzazale ez naizenez, ez dut «okerrago hobe» horretan sinesten, bidean hondaturiko bizitzak porrotak dira berez, baina «okerrago» hori dagoeneko ekidin ezin denez, ados, ea lortzen den gauzak lehengo lekura itzul ez daitezen.
(Puede haber caducado)