Hizpideak
Arrazakeria, ijitofobia
Berria, , 05-04-2009Politikoki zuzenak eragin gutxiago du gizartean sortzen diren mugimenduetan arduradun politikoengan baino. Horregatik, akaso, garden ikus daiteke arrazakeriaren itzala aste honetan Zugaztietan (Trapagaran) ijito familia baten aurka izan den jazarpenaren atzean. «Liskartsuak» izatea leporatu diete etorri berriei, baina aurrekari bakarra du familiako gizonak, 2005eko lapurreta txiki batengatik. Su xenofoboa harrotu da, gizartean erregai nahikoa dagoelako horretarako. Baina zeinek piztu du sua? Jaurlaritzak eta jazarritako familiak Trapagarango Udalari egotzi diote erantzukizunaren zati handi bat, etorri berriak herrian erroldatzeko oztopoak jartzeagatik. Bide batez, norbaitek zabaldu du familiaren ustezko iragan liskartsua, bidegabe. Ondorengo erasoak tartean gizarte langile bati egindakoa salatu ditu Udalak. Baina, egoera ikusita, hori ez al da harria bota eta eskua gordetzea? Dena dela, jazarriek zaila izango dute Zugaztietan bizi ahal izatea. Eta, azken finean, hori da tristeena.
(Puede haber caducado)