Jaurlaritzak Zugastietako ijito familia erroldatzeko eskatu dio Trapagarango Udalari
Berria, , 03-04-2009Erredakzioa.
Bilbo
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako sailburuorde Fernando Consuegrak Trapagarango Zugastieta auzoko (Bizkaia) bizilagunek ijito familia baten aurka izan duten «erantzuna» babestu izana leporatu dio Trapagarango Udalari. Izan ere, udalak herrian erroldatzeko eskubidea ukatu dio babes ofizialeko etxebizitza batean biziko den familiari. Consuegrak «legea betearazteko» eta familiari «beste bizileku bat» emateko eskatu dio PSE-EEri.
Istiluak izan dira astean zehar Zugastietan bizilagunen eta familiaren lekualdatzea sustatu duen Sestao Berri elkarteko kideen artean. Bizilagunek etxebizitza okupatu zuten asteartean, eta Ertzaintzak irtenarazi egin behar izan zituen. Istiluetan, bizilagunek Sestao Berriko teknikari bati eraso zioten.
(Puede haber caducado)