Hamasei etorkin atxilotu dituzte okupazioa egotzita

Berria, , 03-04-2009

BILBO. Espainiako Poliziak hamasei etorkin atzeman ditu, Zorrozaurren erabiltzen ez zen pabilioi bat okupatzea egotzita. Bizilagunek eman zuten etorkinak han zeudenaren berri. Poliziaren arabera, etorkinak legez kanpoko egoeran zeuden. Operazioan etorkinetako bat ibaira bota zen. Ondoren, poliziek atxilotu zuten. Operazioan Bilboko udaltzainen laguntza izan zuten.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)