EHUN GORPU AGERTU DIRA KOSTALDEAN
Berria, , 02-04-2009Italiako Lampedusa uhartera iristea espero zutelarik, Libiako kostaldetik gertu, joan den asteburuan, hondoratu egin ziren bi txalupetako 365 bidaiariren artean, ehun baten gorpuak lehorreratu ziren atzo, Libiako itsasertzean. Asteartetik asteazkenerako gauean, 77 lagunen hilotzak lehorreratu ziren, eta bezperan, berriz, beste 23 pertsonaren gorpuak azaldu ziren kostaldean. Hondamenaren biktimak Afrikatik Europara sartzea espero zuten etorkinak ziren.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)