Debako zentroko «segurtasun neurriak» handituko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

Berria, , 31-03-2009

Erredakzioa.
Donostia

Gipuzkoako Foru Aldundiak Debako adingabeko etorkinentzako zentroaren inguruko «heziketa eta segurtasun neurriak» areagotuko ditu. Hala iragarri du Gizarte Politikako diputatu Maite Etxanizek. Etxaniz Debako alkate Jesus Agirrezabalarekin, Zestoako alkate Alazne Olaizolarekin eta Endoia auzoko bizilagunekin batzartu da, planaren berri emateko. Nolanahi ere, Aldundiko iturriek ez dituzte neurrien nondik norakoak zehaztu ,«eraginkorrak izan daitezen».

Gipuzkoan dauden seniderik gabeko 220 adingabe atzerritarren artean, Aldundiak otsailaren 16an gainontzeko zentroetan «gatazkarik handienak» sortu dituzten 22 etorkin bildu zituen Deban. Azken bi asteotan, Ertzaintzak 28 adingabeko atzerritar atzeman ditu, hainbat delitu egotzita.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)