Berlusconik Konstituzioa aldatuko duela iragarri du

Berria, , 31-03-2009

ERROMA. Askatasunaren Herria alderdi berriko presidente izendatu zuten igandean Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa. Kargua hartu bezain pronto adierazi du Konstituzioa aldatuko duela «lehen ministroaren boterea indartzeko». Berlusconiren hitzetan, «tamalez, Italiako lehen ministroak ez du demokrazia handietako ministroek duten boterea». Bestalde, atzo gutxienez 57 etorkin ailegatu ziren Italiako Lanpedusa eta Sizilia uharteetara.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)