Gure umeak geure auzoan eskolatu nahi ditugu

Berria, , 20-03-2009

Krisi garaietan, gizarte guztiak sufritzen du. Egunero entzuten ditugu berri txarrak, eta etorkizunari beldurrez begiratzen diogu. Dena den, gure kezka hauetan murgilduta, ezin dugu ahaztu badaudela pertsona batzuk, etorkinak esate baterako, babes txikiagoa daukatenak egoera honi aurre egiteko. Horregatik, ekonomia suspertzeko neurriak ez lirateke planifikatu behar bereziki kaltetuak dauden pertsona hauek ahaztuz, edo beren eskubideak murriztuz

Datozen hilabeteetan aurreikusia dago Asilo Legea, Zigor Kodea eta Atzerritartasun Legea berrikustea, eta argi dago honek etorkinen eta iheslarien eskubideetan edukiko duela bereziki eragina. Etorkinek, Amnesty Internationalen txosten baten arabera, askotan jasaten dute diskriminazioa lanean, etxebizitza bat eskuratzeko garaian eta aisia lekuetan, eta orain, gainera, ikus dezakete nola beren funtsezko eskubide batzuk murrizten diren. Horregatik, ezinbesteko dugu adi egotea, hau gerta ez dadin.

Garrantzitsua da argi edukitzea beraiek ez direla krisiaren eragileak, baizik eta guztiz kontrakoa. Maiz, krisiaren biktimarik babesgabeenak dira. Eta dena den, kolapso ekonomikoaren ondorioei aurre egin behar diete, ia beti enplegua galduz, beren askatasunak murrizten ikusiz, eta, askotan, etsaitasun jarrera bat jasaten, zenbaitzuk lehiakide bezala ikusten baitituzte egoeraren biktimarik ahulenak bezala ikusi beharrean.

Horregatik guzitagatik, gogoratu nahi nizueke atzeraldi ekonomikoaren garaian Estatuen betebeharrak ez direla ez bukatzen, ezta arintzen ere.

Iñaki Hernando Larrañaga.
Donostia.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)