Enpresaburu bat atxilotu dute Bilbon
Berria, , 17-03-2009BILBO. Ertzaintzak enpresaburu bat atxilotu zuen atzo Bilbon, paperik gabeko hiru etorkin kontraturik gabe eta Gizarte Segurantzan kotizatu gabe lanean edukitzea egotzita. Procons Bepa eraikuntza enpresan gertatu da hori, eta langileen eskubideen kontrako delitua leporatu diote F. M. L. G gizonari.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)