Alemanian sarekada egin dute neonazien aurka

Berria, , 05-03-2009

BERLIN. Alemaniako Poliziak 200 bat etxebizitza eta bulego miatu zituen atzo, ustez musika neonazia banatzen zuen sare baten aurka martxan jarritako operazioan. Militantzia bereganatzeko, herrialdeko eskuin-muturrak metodo hori erabiltzen duela uste du Poliziak; sarekadan, 45.000 disko, 170 ordenagailu eta 70 arma atzeman zituen. «Eskuin muturrak musika darabil militantzia berriaren interesa pizteko, eta aldarrikapen oldarkorrak, antisemitak eta demokraziaren aurkakoak zabaltzen ditu», adierazi du Stuttgarteko fiskal Siegfried Mahlerrek.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)