Hendaiako Atxikitze Zentroa husten ari dela diote etorkinen aldeko elkarteek
Berria, , 04-03-2009Aitor Renteria.
Baiona
Duela sei hilabete ireki zituen ateak Hendaiako Atxikitze Zentro berriak, urte beteko lanen ondoren. Alta, urtarrilaz geroztik gero eta etorkin gutxiago daude zentroan. Cimade elkarteak jakinarazi duenez, Poliziak bideoz filmatu behar ditu galdeketak eta gaur egun ez dituzte bermatzen atxilotuen eskubideak. Urte hastapenetik lege urraketa salatu dute abokatuek Baionako auzitegian, eta Askatasun epaileek behin eta berriz eman dituzte atxilotuen aldeko ebazpenak.
Gaur egun, hiru pertsona baino ez daude Hendaiako Atxikitze Zentroan. Datorren astean nehor ez dela egonen dio Cimadek. Prefetak, hala ere, Okzitaniako Tolosara eraman nahi ditu Ipar Euskal Herrian atxilotutako etorkinak. Cimaderen iritziz, ordea, horrek are eta gehiago urratzen ditu eskubideak.
(Puede haber caducado)