Drama handinahia, baina frustragarri samarra
Berria, , 24-02-2009scarren osteko astean, Antena3 kateak azkeneko urteetan film onenaren oscarra eraman duten bi lan emango ditu: Crash gaur eta Million dollar baby ostegunean. Paul Haggisen gidoia maisuki erabili zuen bigarrenean Clint Eastwoodek. Crash-en, berriz, zuzendari lanetan jarri zen Haggis, aurrenekoz, eta iruditu zitzaigun gidoilari hobea dela zinemagilea baino. Hollywooden maite dituzten lan horietakoa da, eta beste bi oscar ere irabazi zituen (gidoi originala eta muntaketa).
Baina, handinahia izateaz gain, manipulatzailea eta faltsu samarra da zinta. Originaltasun handirik ere ez du bizitzak gurutzatzen diren istorio honek. Askoz modu erakargarriagoan egin zuen antzekoa Robert Altmanek Short Cuts-en.
Los Angeles hirian gurutzatzen dira pertsonaiak. Hilketa bat da istorioaren abiapuntua, eta auto istripu batek ere baldintzatzen ditu gertaerak. Tentsio arrazistak eta erlijiosoak ageri dira amaraun horretan. Eta zuzendariak iradoki nahi du jendea arrazista dela, «bizitzako zirkunstantzien ondorioz». Matt Dillonek interpretatzen duen polizia arrazista da horren adibide. Bestetik, Sandra Bullock aktorea dela demostratzen saiatzen da.
Ez da hain txarra ere, baina frustragarritzat jo daiteke.
Urtzi Urkizu
CRASH
Antena3, 23:30. Zuz.: Paul Haggis. Akt.: Sandra Bullock, Don Cheadle, Matt Dillon, Jennifer Esposito, William Fichtner, Brendan Fraser, Thandie Newton. 100 min. AEB, 2004.
(Puede haber caducado)